XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zaude trankil eta eduki konfiantza nigan.

Ez zen berehala iragan aste hura.

Kaskarintxok ez zeukan zertaz kezkaturik, baina hala ere etxera joan nahi zuen.

Gurasoak, senideak, globo saltzailea, ikastolako lagunak... ikusi nahi zituen.

Bertako haur gehienekin egin zen lagun.

Gero eta politagoak iruditzen zitzaizkion beltz ile kuxkur haiek.

Behin zera galdetu zioten lagun batzuk, ea nola joan zen haruntzaino.

Eta Kaskarintxok, ahal zuen moduan, gertatu zitzaion dena esplikatu zien: parkea, globo saltzailea, haize bolada...

Zekizkien jolas denak ere erakutsi zizkien lagunei.

Baita euskaraz kontatzen ere.

Batek ehun arte kontatzen ikasi zuen: Beste batek, zazpi esan ordez zapi esaten zuen.

Eta barre asko egiten zuten.